XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diru-izendapenak jabego-kentzezkoetan sartzen badira, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko legearen 102. ataleko lehenengo idazatian finkatutako baldintza, aldiari dagokiona hain zuzen, bi ekonomi urteko aldirako ulertu beharko da.

16. atala.- Bestelako aldakuntzak

1.- Diruizendapen-horniketa Foru Aldundien diruegitamuetan benetan izandako aldakuntzetatikako diru-sarreretarako izatekotan, ez da kontutan hartuko Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko 31/1983 Legearen 94. atalean aipatzen den gehienezko ehunekoa.

2.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeko III. atalean aipatzen den baimena, dagokien izaikietan mugatzezkotzat jotako diru-izendapenetarako baino ez da izango.

Ustiapen-diruegitamurako diru-izendapenak murriztea xede izan dezaten aldakuntzek baimenaren beharra dute, domu-diruegitamuaren diru-ezarketak ordaintzeko izendatutakoa haunditzeko izan daitezenean eta aldakuntza oro bilduz, dagokion izaikiaren diruegitamuen diruizendapen-multzoaren ehuneko 3tik gorakoa izan dadinean.

Halaber, aipatutako III. atalean adierazitako izaikien diruegitamuetan gerta dadin edozein aldaketa, berarizko kontrakontua duten ibilgetu-ekarpenez gertatzen bada, Jaurlaritzak baimendu beharko du, Ogasun eta Finantza Sailak proposatuta.

Organo horrexek izango du aginpidea herri-bazkunen aurrekontu-aldakuntzak baimentzeko, aldakuntza horiek erakunde-Administrazioari eta, horrenbestez, aurrikus daitezkeen haien finantza-egoerei eragingo dieten administrazio-berrantolaketen ondorioz sortuak izanez gero.

3.- Norbanako-alorreko legepeko herri-izaikiek eta herri-baltzuek partzuer direneko erakundeetan egin ditzaten diru-ezarketak ordaintzeko zenbaki-aldaketek ezinbesteko izango dute Jaurlaritza-Batzarraren baimena.

Antzematezko diru-izendapenez egindakoek ere horren beharra izango dute.

4.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeko 107. atalean ohartemandakoetarako, SPRI, A.B.-ren akziokako partzuer-zatien kopurua banaka hartuta aldatu arren, SPRI, A.B.-k, egitaraua bere osoan hartuta, horren dirubidetarako izendatutako guztizko kopurua aldatzen ez denean, Industrialdeak egitarauko herri-baltzuen diruegitamu bakoitzean diruegitamu-aldaketa egiteko biderapen beharrik ez dagoela ulertuko da.

III. ATALBURUA

ORDAINSARIEN ETA GOZAMEN-SARIEN JAURPIDEAK

17. atala.- Ordainsari-gehikuntza

1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren eta beronen erakunde autonomoen zerbitzupean diharduten langileen urteko ordainsari guztiek, hain zuzen lan-itunepekoak ez direnenek, 1993ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ez dute inolako aldaketarik izango 1992ko urtealdirako ezarritakoei buruz.

2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horren erakunde autonomoen zerbitzupean lan egiten duten karrerako eta behin-behineko funtzionariak joko dira lan-itunepekoak ez diren langiletzat, eta bai Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde autonomoko estatutupeko langileak ere.